martes, 1 de febrero de 2011

Iruñari buruzko informazioa:

IRUÑEA
Iruñea Nafarroako hiriburua da. 197.488 biztanle zituen 2010ean (%8,65 euskaldun). Euskal Herriko hirugarren hiririk handiena da. Herrixka baten gainean, Ponpeio erromatar generalak sortu zuen hiria, Kristo aurreko 74. urtean, Pompaelo izenarekin; geroago, Nafarroako Erresumaren hazia izanen zen Iruñeko Erresumaren hiriburu bihurtu zen. Eusko abertzaleentzat, Iruñea da Euskal Herriko hiriburua.
Herritarrei iruindar esaten zaie; edota, maila apalagoan eta gizonezkoei baino ez, iruinxeme.

HISTORIA
Hiriko historia abiatzen da baskoien herrixka batetik, hortik Pompaelo erromatarrera. Musulmanen okupazioaren ondoren, Iruñeko Erresuma eta Nafarroako Erresuma etorri ziren; XVI. mendean, Espainiako erregeen menpe geratu zen.
Hiria izugarri hedatzen hasi zen XX. mendean. Azken hamarkadetan, ospe handia hartu du hiriak nazioartean,San Fermin jaiengatik (uztailaren 6an hasten dira), bereziki Ernest Hemingway idazleak egin zien oihartzunarengatik.

DEMOGRAFIA
Iruñeko biztanleria

1897 28.110
1900 30.609
1910 31.211
1920 33.281
1930 38.308
1940 52.743
1950 68.288
1960 93.429
1970 145.026
1981 177.906
1991 180.372
2001 183.964
2006 195.769



JAIAK
Sanferminak

Auzoetako jaiak
Duela urte asko, Iruñeko auzo elkarteek hasi ziren beren auzoek jai propio batzuk izateko lanak eta hauxe da Iruñeko auzoen jaien zerrenda, orden kronologikoan:
Sanduzelaiko jaiak, Iruñeko lehen jaiak dira, apirilean ospatzen direnak, San Jorge (Apirilak 23) egunarekin bat egiten duen asteburuan.
Txantreako jaiak, Iruñeko jai zaharrenetarikoak, maiatzaren lehenarekin bat egiten duen asteburuan izaten dira. Egun horretan, maiatzaren batean, erraldoi eta buruhandien bilkura antolatzen da urteoro.
Azpilagañako jaiak, maiatzaren azkenaurreko asteburuan ospatzen dira.
Iturrama auzoko jaiak, maiatzaren azken asteburuan ospatzen dira. Bertan, herri talde eta gazte taldeek, normalean, hartzen dute programazioaren zati handi bat.
Arrosadian, ekainaren lehen asteburuan ospatzen dituzte heuren jaiak.
Errotxapean, jaiak ekainaren bigarren asteburuan ospatzen dira. Nahiko fama dute auzo hontako jaiek.
Donibaneko jaiek, San Joan bezperarekin (Ekainak 23) bat egiten duen asteburua eta egun hori bera hartzen ditu. Jaien programazioaren barnean sartzen dira San Juan suak, auzoaren izena berak dion bezela.
Mendillorriko jaiak, orain dela urte batzuk soilik hasi ziren ospatzen eta, irailaren lehen asteburuan ospatzen dira.
Azkenik, Aldapako San Fermin jaiak izaten dira, Alde Zaharreko jaiak. Iraileko azken asteburuan izaten dira eta, ohiz, hilabetearen 25arekin izaten da bat, San Fermin egunarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario