martes, 1 de febrero de 2011

NAFARROAREN BIDEOA

NAFARROAKO HISTORIA

Nafarroako Erresuma Europako Erdi Aroko erresumen artean garrantzitsuenetarikoa zen. Erresuma, Euskal Herriko lurralde guztiak hartzen zituen Antso III Handiaren garaian.
Nafarroako errege hau izan zen baita ere Aragoiko kontea eta Hispaniako enperadore. Hiltzean, bere lurrak lau semeen artean banatu zituen: Gaztelako Fernando I, Aragoiko Ramiro I, Gonzalo de Sobrarbe Ribagorza eta García IV Nafarroako errege bezala.
XIII. mendetik aurrera, Gaztelako erregeak kendu zizkion Nafarroako erregeari Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurrak. XVI. mendearen hasieran Alba-ko Dukeak militarki hartu zuen Nafarroa Garaia, eta beraz Espainiako erregeek Nafarroako erregeek bihurtu ziren, gerratearen bidez. Nafarroa behera ez zuten Espainiar armadak lortu, eta independiente gelditu zen.
Bitarte horretan bizi izan zen Xabierko Frantzisko, Jesusen Konpainian sartu eta Asian misiolari ibili ondoren santu eta Nafarroako patroi bihurtu zena Geroago, Nafarroako Henri III. errege zena, Frantziako Henri IV bihurtu zen 1589. urtean, katolizismoa onartu ondoren. Ondorengo Frantziako errege guztiak, beraz, "Roi de France et de Navarre" izan zuten titulua.
Frantziako iraultzaren ondoren galdu zuen Nafarroa Beherak askatasuna.
Hegoaldean, Nafarroa garaia erresuma bezala gelditu zen, nahiz eta Espainiar erregea hartu behar. 1841. urtean galdu zuen bere askatasuna, lehen karlistada galdu ondoren.

SANFERMINAK

SARRERA
San Fermin jaiak Iruñeko festa ospetsuak dira, mundu osoan zehar ezagunak direnak. Uztailaren 6tik 14ra bitarte ospatzen dira egun. Duela 400 urte baino gehiago horrela egiten dela, 1591an, eguraldi kaskarra dela eta, hasierako data, urrikoa alegia, uztailera aldatzea erabaki zutenetik.
Uztailaren 6an hasten dira urtero txupinazoa jaurtitzearekin batera, eguerdiko 12:00tan, Udaletxe plazan. Ekitaldi hau urtero oso jendetsua izaten da. Iruñeko entzierroak dira festen muina da eta ekitaldirik ezagunena. Goizeko 8etan abiatzen da eta hauxe da ohiko ibilbidea: Santo Domingoko aldapa, Udal Plaza, Mercaderes kalea, Estafeta kalea, Telefonicako tartea eta Zezen Plaza. Uztailaren 14an amaitzen dira, "Gaixo gu" edo "Pobre de mí" tradizionala abestuz.
Ernest Hemingway idazle ezagunak mundu mailan ezagutarazi zituen jaiak, batez ere ingeles hiztunen herrialdeetan.


HISTORIA

Sanferminetako jatorriak Erdi Aroan kokatzen dira, eta hiru ospakizuni lotzen zaizkio: San Ferminen ohorezko erlijiozko ekitaldiak, XII. mendetik aurrera biziagotuko zirenak, merkataritza feriak eta zezenketak, XIV. mendetik dokumentatu direnak. Hasieran, San Ferminen ohorezko jaia urriaren 10ean egiten zen. Baina 1591n uztailera eramatea erabaki zuten iruindarrek, eguraldia txarrarekin etsita, feriekin bat eginez. Horrela jaio ziren Sanferminak. Lehenengo urtean, bi egun iraun zuten, eta pregoia, musikariak, torneoa, antzerkia eta zezenketak izan ziren.Hurrengo urteetan, beste ekitaldi batzuk (su artifizialak eta dantzak, kasu) gehitu ziren, eta festak uztailaren 10era arte luzatu ziren.
XVII. eta XVIII. mendeetako kronikek ekitaldi erlijiozkoak, musikariak, dantzariak, erraldoiak, torneoak, saltinbankiak, entzierroak eta zezenketak aipatzen zituzten, kleroa kezkatuta zegoela horrenbeste edatearekin eta neska-mutilen lizunkeriarekin gehitzen zutelarik. Era berean, beste lekuetako jendea zetorrela eta haien ikuskizunekin "hiria dibertigarriagoa" zela zioten kronikek. Horrela, XIX. mendean zehar feriako bitxikeriak eta atrakzioak izan ziren: kanoi-emakumea, animalia exotikoak edo argizarizko figurak. Erraldoien konpartsak, bere aldetik, buruhandi, kiliki eta zaldiko berriak estreinatu zituen. Beste alde batetik, entzierrorako hesia bikoitza ez zenez oraindik, zezenek behin baino gehiagotan ihes egiten zuten Iruñeko kaleetatik.
XX. mendearekin batera, Sanferminek ospe handiena lortu zuten. Ernest Hemingway idazlearen "The sun also rises" ("Fiesta") eleberriak, 1926an idatziak, mundu osoko pertsonak erakarri zituen Iruñeko festetara. Azkenik, XX. mendekoak dira gaur egun horren ospetsu diren riau-riaua (1991tik bertan behera utzita) eta txupinazoa, baita kultur egitaraua ere.

Iruñari buruzko informazioa:

IRUÑEA
Iruñea Nafarroako hiriburua da. 197.488 biztanle zituen 2010ean (%8,65 euskaldun). Euskal Herriko hirugarren hiririk handiena da. Herrixka baten gainean, Ponpeio erromatar generalak sortu zuen hiria, Kristo aurreko 74. urtean, Pompaelo izenarekin; geroago, Nafarroako Erresumaren hazia izanen zen Iruñeko Erresumaren hiriburu bihurtu zen. Eusko abertzaleentzat, Iruñea da Euskal Herriko hiriburua.
Herritarrei iruindar esaten zaie; edota, maila apalagoan eta gizonezkoei baino ez, iruinxeme.

HISTORIA
Hiriko historia abiatzen da baskoien herrixka batetik, hortik Pompaelo erromatarrera. Musulmanen okupazioaren ondoren, Iruñeko Erresuma eta Nafarroako Erresuma etorri ziren; XVI. mendean, Espainiako erregeen menpe geratu zen.
Hiria izugarri hedatzen hasi zen XX. mendean. Azken hamarkadetan, ospe handia hartu du hiriak nazioartean,San Fermin jaiengatik (uztailaren 6an hasten dira), bereziki Ernest Hemingway idazleak egin zien oihartzunarengatik.

DEMOGRAFIA
Iruñeko biztanleria

1897 28.110
1900 30.609
1910 31.211
1920 33.281
1930 38.308
1940 52.743
1950 68.288
1960 93.429
1970 145.026
1981 177.906
1991 180.372
2001 183.964
2006 195.769



JAIAK
Sanferminak

Auzoetako jaiak
Duela urte asko, Iruñeko auzo elkarteek hasi ziren beren auzoek jai propio batzuk izateko lanak eta hauxe da Iruñeko auzoen jaien zerrenda, orden kronologikoan:
Sanduzelaiko jaiak, Iruñeko lehen jaiak dira, apirilean ospatzen direnak, San Jorge (Apirilak 23) egunarekin bat egiten duen asteburuan.
Txantreako jaiak, Iruñeko jai zaharrenetarikoak, maiatzaren lehenarekin bat egiten duen asteburuan izaten dira. Egun horretan, maiatzaren batean, erraldoi eta buruhandien bilkura antolatzen da urteoro.
Azpilagañako jaiak, maiatzaren azkenaurreko asteburuan ospatzen dira.
Iturrama auzoko jaiak, maiatzaren azken asteburuan ospatzen dira. Bertan, herri talde eta gazte taldeek, normalean, hartzen dute programazioaren zati handi bat.
Arrosadian, ekainaren lehen asteburuan ospatzen dituzte heuren jaiak.
Errotxapean, jaiak ekainaren bigarren asteburuan ospatzen dira. Nahiko fama dute auzo hontako jaiek.
Donibaneko jaiek, San Joan bezperarekin (Ekainak 23) bat egiten duen asteburua eta egun hori bera hartzen ditu. Jaien programazioaren barnean sartzen dira San Juan suak, auzoaren izena berak dion bezela.
Mendillorriko jaiak, orain dela urte batzuk soilik hasi ziren ospatzen eta, irailaren lehen asteburuan ospatzen dira.
Azkenik, Aldapako San Fermin jaiak izaten dira, Alde Zaharreko jaiak. Iraileko azken asteburuan izaten dira eta, ohiz, hilabetearen 25arekin izaten da bat, San Fermin egunarekin.